2015(e)ko urtarrila 3, larunbata

GURASOEN ARDURA



          Hezkuntza emozionala, hezkuntza bera bezala ez da bakarrik irakasleen esku egon behar. Modu honetan, gurasoek umeen emozioen garapenean paper garrantzitsua hartzen dute. Hori dela eta, gaurko sarrera gurasoek seme-alabei eman behar dieten hezkuntza emozionalari bideratzen dut.

           Hezkuntza emozionala oinarrizko prebentzio mota bat da. Haurrak bere bidean baliabide eta estrategia ezberdinak behar ditu bizitzan agertzen diren esperientzia eta erronkei aurre egiteko. Horregatik da horren garrantzitsua hezkuntza emozionala jasotzea bai eskolan eta bai esparru familiarrean.

Argazkia hemendik aterata
           Honen helburu nagusia haurraren ongizate pertsonal eta soziala handitzea da. Gainera, umeak bere familien ikus leiho emozional hoberena dira.

                Gure seme-alabei igortzen dizkiegun jokabide ereduak beraien gaitasun emozionalen garapenaren 
 giltza dira. Hori dela eta, ezinbestekoa  da gurasoak gutxieneko heziketa bat izatea adimen emozionalari buruz;horrela, haurrak beraien gurasoen portaerari erreparatuz adimen emozionala bai ikasteko eta bai garatzeko gai izateko.Familiarteko bizitza izango da lehena umeengan ikaskuntza emozionala igortzen, esaterako, hezkuntza emozionala etxetik bertatik hasiko da.


             Gainera, horiek bizitzan aurrera jarraitzeko gaitasun garrantzitsuak izango dira; esaterako, norberarengan konfiantza izatea, autonomia, berezko ekimena izatea, autokontrola, berezko motibazioa, gatazkak konpontzeko gaitasuna izatea, komunikazioa, kooperazioa eta abarrak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina