lehen hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
lehen hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

AUTOESTIMUA LANTZEN

Argazkia hemendik aterata

          Jada zenbaitetan hitz egin dugun moduan, ume baten hazkuntza prozesuan bere autoestimuak berebiziko garrantzia du. Hori dela eta, gela barruan oso komenigarria da ikasleen autoestimua lantzea bakarka baita taldeka ere. Horretarako, sarrera honetan link bat itsatsiko dizuet non Espainiako Gobernuaren proiektu bat agertzen den. Proiektu horretan autoestimua lantzeko 50 ariketa inguru ageri dira. Ariketak adin desberdinetarako dira baina posiblea da zenbait aldaketa eginez nahi dugun adin edo kurtsora moldatzea. Baliteke ere, ariketa hauek ideiak ematea gure ikasleentzat ariketa pertsonalagoak sortzeko adibidez arazo zehatz baten aurrean. 

       Beraz, hemen daukazue proiektua, espero dut baliagarria izatea eta umeen autoestimua indartu ahal izatea!

                             

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

EMOZIOAK LEHEN HEZKUNTZAN

Lehen Hezkuntzan garrantzitsua da emozioak izendatzea, besteen emozioak ulertzea, enpatia agertzea eta zeure emozioak erregulatzea. Horretarako egoera naturalak baliatu daitezke (ikasle berri bat etorri izana, lagun arteko gatazkak eta abar), edo irakaslearen proposamenak bestela. Ipuinak egokiak dira adin honetan ere, edota filmatzea (izugarri gustatzen zaie, gainera): emoziozko egoera bat antzeztarazi (esaterako, haserre egoera), filmatu eta gero ikusi zer jarrera ez ziren egokiak eta zein izan daitezkeen alternatibak. Edota kaxa bat jarri gelan ikasleek euren kezkak bota ditzaten anonimoki, eta gero gai horiei buruz hitz egin. Adin honetan garrantzia hartzen duten gaiak hauek dira: bazterketa, lagunen burla, autoestimua (soziala eta akademikoa).

Argazkia hemendik aterata


Beste funtzio bat da emozio moralak (esaterako kulpa, lotsa edo urguilua) garatzea eta egoki baliatzea. Kulpa sentitzea ona da, eta sanoa da inork mina eragin duenean kulpa sentiaraztea (bestearen lekuan jarriaraziz, haren sufrimenduarekin enpatizatuz), eta funtsezkoa da kulpa erregulatzen, egindako kaltea konpontzen eta barkamena eskatzen irakastea. Urguilua ere landu beharreko emozioa da; urguilua beharrezkoa da, eta haur denek dute harro sentitzeko eskubidea (bereziki gehiegi nabarmentzen ez direnek). Haur denek ematen dute nahiko motiborik, alor batean ez bada bestean, bere lana edo jarrera goraipatzeko. Arrakastagatik harro sentitzea klabea da barne-motibaziorako eta autoestimurako, eskola porrota saihesteko oinarrizkoak direnak. (Mari Jose Ortiz, Psikologia doktorea)