2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

AUTOESTIMUA LANTZEN

Argazkia hemendik aterata

          Jada zenbaitetan hitz egin dugun moduan, ume baten hazkuntza prozesuan bere autoestimuak berebiziko garrantzia du. Hori dela eta, gela barruan oso komenigarria da ikasleen autoestimua lantzea bakarka baita taldeka ere. Horretarako, sarrera honetan link bat itsatsiko dizuet non Espainiako Gobernuaren proiektu bat agertzen den. Proiektu horretan autoestimua lantzeko 50 ariketa inguru ageri dira. Ariketak adin desberdinetarako dira baina posiblea da zenbait aldaketa eginez nahi dugun adin edo kurtsora moldatzea. Baliteke ere, ariketa hauek ideiak ematea gure ikasleentzat ariketa pertsonalagoak sortzeko adibidez arazo zehatz baten aurrean. 

       Beraz, hemen daukazue proiektua, espero dut baliagarria izatea eta umeen autoestimua indartu ahal izatea!

                             

IKASGELAKO GATAZKAK KONPONTZEN





            Gaurko sarreran pertsonalki asko gustatu zaidan programa bat txertatuko dizuet. Irakasle berrientzat edo irakasle "prozesua" direnentzat lagungarria izan daiteke, izan ere, baliabide hau, ikasgelako gatazka konponbideen simulagailua da. 

            Demo botoia sakatuz gero, pertsonaia bat aukeratu ahal izango duzue eta ikastetxe bateko lehenengo lan eguna bizitzeko prest egongo zarete. 

                                                                                           

 Klikatu hemen






Argazkia hemendik aterata

2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

GURASOEN ARDURA



          Hezkuntza emozionala, hezkuntza bera bezala ez da bakarrik irakasleen esku egon behar. Modu honetan, gurasoek umeen emozioen garapenean paper garrantzitsua hartzen dute. Hori dela eta, gaurko sarrera gurasoek seme-alabei eman behar dieten hezkuntza emozionalari bideratzen dut.

           Hezkuntza emozionala oinarrizko prebentzio mota bat da. Haurrak bere bidean baliabide eta estrategia ezberdinak behar ditu bizitzan agertzen diren esperientzia eta erronkei aurre egiteko. Horregatik da horren garrantzitsua hezkuntza emozionala jasotzea bai eskolan eta bai esparru familiarrean.

Argazkia hemendik aterata
           Honen helburu nagusia haurraren ongizate pertsonal eta soziala handitzea da. Gainera, umeak bere familien ikus leiho emozional hoberena dira.

                Gure seme-alabei igortzen dizkiegun jokabide ereduak beraien gaitasun emozionalen garapenaren 
 giltza dira. Hori dela eta, ezinbestekoa  da gurasoak gutxieneko heziketa bat izatea adimen emozionalari buruz;horrela, haurrak beraien gurasoen portaerari erreparatuz adimen emozionala bai ikasteko eta bai garatzeko gai izateko.Familiarteko bizitza izango da lehena umeengan ikaskuntza emozionala igortzen, esaterako, hezkuntza emozionala etxetik bertatik hasiko da.


             Gainera, horiek bizitzan aurrera jarraitzeko gaitasun garrantzitsuak izango dira; esaterako, norberarengan konfiantza izatea, autonomia, berezko ekimena izatea, autokontrola, berezko motibazioa, gatazkak konpontzeko gaitasuna izatea, komunikazioa, kooperazioa eta abarrak.


2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Kanariaseko egoera

              Jakina denez, nahiz eta hezkuntza legedi orokor bat egon estatu osoan, autonomia erkidego bakoitzeko Curriculumak berezitasun eta desberdintasun handiak ditu. Honek, hezkuntza garatuagoak eta eredu desberdinak sorrarazten ditu.  Nik orain arte, gai honen inguruan uste nuen Kataluniako curriculuma emozioen kontuan garatuena zela baina zenbait irakurketa egin ondoren ikusi dut Kanarietako hezkuntza egoeran emozioek eta sormena irakasgai baten bitartez jorratzen dira. Irakasgai hori “Educacion Emocional y para la Creatividad” izena du eta ikuspegi barneratzaile eta tranbersal batetik bideratzen da.


Argazkia hemendik aterata 

            Irakasgai honen helburu nagusia ikasleen ongizate pertsonala eta soziala da eta irakasleentzat aukera ezin hobea eskaintzen du umeak zoriontasunean hezitzeko eskoletan arrakasta izan dezaten.
             Garrantzitsua da nabarmentzea irakasgai honek emozioei eta sormenari merezi duten arreta eskaintzen diela eta horien behar izanak asetzearren sortu dela. Modu honetan, aurrerapen itzela suposatu du Kanariar hezkuntzarako eta batez ere bertoko ikasleen etorkizun eta garapenerako.
             Gai hau hobeto ezagutu nahi dutenentzat  hemen  Kanariaseko hezkuntza saileko web ofiziala daukazue non informazio hugari aurkitu ahal izango duzue, liburuak, estrategiak, adituak... 




2015(e)ko urtarrilaren 1(a), osteguna

Kataluniako eredua


Educacional Emocional a les primeres etapes. from Col·legi Sant Marc de Sarrià on Vimeo.
        Urtea ondo hasteko, hemen daukagu hezkuntza emozionalaren inguruko beste bideotxo bat. Hau ere, Katalunian ematen da, zehazki Collegi Sant Marc de Sarrià eskolan. Bertako zuzendaria, Carla Asmarats bere eskolan hezkuntza emozionala nola lantzen duten azaltzen digu. Naiz eta katalenez egon, oso interesgarria izan daiteke hemenego irakasle eta hezkuntzarekin harremanak dituzten edozein pertsonarentzat. Informazioa gehiego nahi dutenentzat hemen eskolako ikasleen bideo gehiago ikusi ahal izango dituzue. 

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

DINAMIKAK: Zer sentitzen dut?


         Hauxe batez ere, hezkuntza emozionala gelan erabiltzeko prest dauden irakasle edota edozein hezitzailerako sarrera bat da. Aurretik hezkuntza emozionalaren teoria eta zenbaitetan "utopia" landu dugu. Gaur Lehen Hezkuntzako umeekin erabilgarria izan daitekeen dinamika baten planteamendua aurkeztuko dizuet, Dinamika ZER SENTITZEN DUT? du izena, eta nabari dezakegunez ikasleek beraien sentimenduak aurkezteko eta besteenak ulertzeko bideratuta dago.


         Oso garrantzitsua da umeak bere sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta horiei aurre

egiteko tresnak ezagutzea. Emozio eta sentimendu ezberdinak daudela ikasiko dugu, hori
ona eta aberatsa baita. Hortaz, dinamika honen helburu nagusia ikasleek emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikastea da.



                                                 Irudia hemendik aterata


         Ikasle bakoitzari, sentimendu baten izena idatzita izango duen txartela emango diogu, hala

nola: tristura, poza, beldurra edo maitasuna.Emozio hauek errepikatuta egongo dira. Hau da, 20 ikasle badira, emozio bakoitzeko 5 txartel izango ditugu.
         Ondoren, ikasleak tokatu zaion emozioa adierazi beharko du gorputz-atalak erabiliz.
         Hori egin eta gero, bere emozio bera duen bikotea bilatu beharko du.Hura topatzean, binaka jarriko dira eta emozioa elkarrekin adieraziko dute.
         Bukatzeko, borobilean eseriko dira, eta ariketa egitean nola sentitu diren adieraziko dute. Gustatu zaizue? Erraz egin duzue? Eta antzeko galderak egingo dizkiegu.

          Dinamika honetan erabilitako denbora ordu erdikoa izaten da eta ikus sigun moduan beharrezkoak diren materialak oso gutxi dira, kartulinak besterik ez, Hortaz, edozein momentutan egin daitekeen eta aurretik preparazio ugaririk behar ez duen ariketa bat da.

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

EMOZIOAK LEHEN HEZKUNTZAN

Lehen Hezkuntzan garrantzitsua da emozioak izendatzea, besteen emozioak ulertzea, enpatia agertzea eta zeure emozioak erregulatzea. Horretarako egoera naturalak baliatu daitezke (ikasle berri bat etorri izana, lagun arteko gatazkak eta abar), edo irakaslearen proposamenak bestela. Ipuinak egokiak dira adin honetan ere, edota filmatzea (izugarri gustatzen zaie, gainera): emoziozko egoera bat antzeztarazi (esaterako, haserre egoera), filmatu eta gero ikusi zer jarrera ez ziren egokiak eta zein izan daitezkeen alternatibak. Edota kaxa bat jarri gelan ikasleek euren kezkak bota ditzaten anonimoki, eta gero gai horiei buruz hitz egin. Adin honetan garrantzia hartzen duten gaiak hauek dira: bazterketa, lagunen burla, autoestimua (soziala eta akademikoa).

Argazkia hemendik aterata


Beste funtzio bat da emozio moralak (esaterako kulpa, lotsa edo urguilua) garatzea eta egoki baliatzea. Kulpa sentitzea ona da, eta sanoa da inork mina eragin duenean kulpa sentiaraztea (bestearen lekuan jarriaraziz, haren sufrimenduarekin enpatizatuz), eta funtsezkoa da kulpa erregulatzen, egindako kaltea konpontzen eta barkamena eskatzen irakastea. Urguilua ere landu beharreko emozioa da; urguilua beharrezkoa da, eta haur denek dute harro sentitzeko eskubidea (bereziki gehiegi nabarmentzen ez direnek). Haur denek ematen dute nahiko motiborik, alor batean ez bada bestean, bere lana edo jarrera goraipatzeko. Arrakastagatik harro sentitzea klabea da barne-motibaziorako eta autoestimurako, eskola porrota saihesteko oinarrizkoak direnak. (Mari Jose Ortiz, Psikologia doktorea)